Hemen zaude: Cianoplan / Enpresa
Hurrengo agiria arretaz irakurri beharra dago. Dokumentu honetan zure eskubide eta betebeharren gaineko informazio garrantzitsuak ageri dira; era berean, web gune honetara edota beraren zerbitzuetara sartzeko eta berori erabiltzeko argibideak azaltzen dira.
Nahi den atalera iristeko, beharrezko izenburuaren gainean klikatu beharra dago.
Web gune honen operadorea CIANOPLAN S.A. da; enpresa honek, web gune honetako korrespondentziari dagokionez, egoitza eta bulegoak Espainian ditu.
Hurrengo baldintza orokorretan, kontzeptuak jarraian aipatzen diren esangurei dagozkie: web gune honen bitartez lor daitezkeen funtzio, instalazio, aplikazio, informazio edo gainerako prestazioak (hala badagokio, ISP zerbitzuak sarturik) (Internet Service Provider-eko zerbitzuak edota Interneterako sarbidea). Baldintzak baldintzak eta betekizunak dira. Erabiltzaile eta bezero hitzek men egiten diete CIANOPLANen baimenarekin edo baimenik gabe web gune honetara sartzen diren edo erabiltzen duten pertsona guztiei, betiere alde batera utzita bezeroa web gune honetan erregistratuta dagoenentz edo web gune honen bitartez eskainitako erabiltzailea denentz. Web gune hau CIANOPLANek operaturiko web orria (azala eta berori oinarritzen den Interneteko gainerako orriak) eta gainerako informazio multzo nahiz aplikazioak dira, sarbide tresnen bitartez eskuragarri jartzen dena (ordenagailu pertsonalak, ordenagailu eramangarriak, sakelako telefonoak, kamara digitalak, telebista tresnak, sareko gainerako lanabesak...), betiere lotura fisikoak edo haririk gabekoak dituzten sareak erabiliz (horien barruan, besteak beste, Internet, Wireless Application Protobol edo antzeko teknologien bitartezko sarbideak sarturik); web gune honetan, gainera, baldintza hauek argitaraturik daude edo beren beregi aipatzen dira, betiere erabiltzaileak baimendu beharreko eskaera bati loturik. Web gune honen gaineko aipamen guztiek WAP bertsioko guneari egiten diote men. Jarraian gainerako baldintzak ezartzen dira.
Web gune honetara edo haren edukira sartzean, orriak ikustean edo deskargatzea, posting bat egitean edo gunea kargatzea edota edukia erabiltzean bai inskribaturiko erabiltzaile gisa bai inskribaturik ez dagoen erabiltzaile gisa, bezeroak baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartzen du (bezeroaren eta CIANOPLANeko kontratu bat ezarriz), inolako aldaketarik gabe; era berean, bezeroak legezko xedapen guztiak betetzeko konpromisoa hartzen du.
Bezeroa web gune honetara, web guneko zati batera eta ordainketa tasa behar duen edozein zerbitzutara sartzen bada, CIANOPLANek ukatu edo eten ahal izango dio sarbidea, betiere epemuga gainditu duten tasak ordaindu ez dituenean edo atzeratzen denean. Bezeroek hardware edo softwareko ekipamendua erosteko ardura dute, baita ere web gune honetara nahiz beraren zerbitzuetara sartzeko eta berori erabiltzeko beharrezko telefono tasak zein gainerako tasak ordaintzekoa.
Web gune honetarako edo zerbitzuetarako sarbidea muga daiteke gehieneko sarbide kopuru batzuen arabera edo epe batean barrenako iraupen zehatz baten arabera. Web gune honek edo beraren zati batzuek helduentzako baino ez diren edukiak izan ditzakete. Eduki hauetara sartu eta horiek deskargatu edo jaitsi ahal izateko, bezeroek gutxien-gutxienez 18 urte izan beharko dituzte (bezeroak ziurtatuko du adin horretakoa dela). Adingabekoei web gune honetara sartzen uzten badiezu, zure betebeharra izango da sarbide hori jagotea eta erabakitzea zeintzuk diren adingabekoentzako eduki egokiak eta zeintzuk ez. Jakin beharra dago web gune honen edo haren zati batzuen bitartez adingabeek aukera izan dezaketela euren gaineko datu pertsonalak jendaurrean ezartzeko.
Bezeroak ziurtatzen du web gune horretara sartzeko CIANOPLANek xede horretarako eskuragarri jarritako interfaze erabiliko duela.
Baldintza hauek modu osagarrian aplikatzen dira, hau da, banaketa kontratu, lizentzia edo salerosketaren bitartez erabiltzaileentzat indarrean dauden gainerako baldintzak ez ezik aplikatzekoak diren gainerako hitzarmenak edo betekizunak osatzeko. Web gune honetan edo zatiren batean erabiltzaileentzako beharrezko arauak, jarraibideak, jokabide kodeak edo gainerako baldintzak edo artezpideak agertzen badira, erabiltzaileek horiek betetzeko konpromisoa hartzen dute. Gatazka edo bateraezintasun kasuetan, honako baldintza eta betekizun hauek izango dira agintzen dutenak. Zehaztutako baldintzak onartzen ez badira (edo gainerako arauak, manuak eta abar), bezeroek ezin izango web gune hau erabili.
Baldintza hauen barruan web gune honen bitartez ezin eskura daitezkeen funtzionaltasun edo zerbitzuen gaineko jarraibideak izan daitezke. Jarraibide horiek funtzionaltasun edo zerbitzu horiei men egiten dietenez gero, horiek ez dira aplikatuko, baina horrek ez die baliozkotasunik kenduko gainerako ezarpenei.
Web gune honetako edukia edota bertan edo beraren bitartez eskuragarri dauden zerbitzuak zatiz edo oso-osorik lotuko zaizkio abonamendua erosteko baldintzari edo bezeroek egin beharreko ordainketari.
Ordaindu beharreko agiri edo zerbitzuak ordainketa kontratu baten bitartez eskuratuz gero, bezeroak bermatu eta ziurtatzen du gutxien-gutxienez 18 urte dituela eta jakinarazitako informazio guzti-guztiak benetakoak eta zuzenak direla (horien barruan, besteak beste, kreditu txartelaren zenbakiarenak eta horren epemugaren data); halaber, ordainketa tasa guztiak eta aplikatzekoak diren zerga guztiak pagatzeko konpromisoa hartzen da.
Tasak dituen edozein eduki edo zerbitzuren pagamendua ezezta daiteke; horretarako CIANPLANekin harremanetan jarri beharra dago (dena dela, horrek ez die kalterik ekarriko ezeztapenak egiteko gutxieneko epeari edo kontratuaren hasierako iraupenari, ez eta aprobetxatu ez diren epeen tasen edo itzuleraren gainean aplikatzekoak diren gainerako baldintzei ere).
Aplikatzekoak diren gainerako baldintzetan beren beregi jasotakoan kontrakoa ezartzen ez bada, web gune honetako zerbitzuengatik, dokumenturen batengatik edo horiek jaisteagatik sarbide tasak edo gainerako tasak ezartzen dira, horien barruan ordainketa bakarrak sartuz. Erabiltzaileek aldez aurretik ordaindu behar dituzte tasa horiek, betiere CIANOPLANek ezarritako moduaren eta zenbatekoaren arabera.
Aplikatzekoak diren tasak edozein unetan alda daitezke. CIANOPLAN saiatuko da tasei lotutako eduki edo zerbitzuen harpidetza egin duten erabiltzaileei aldakuntza horien berri ematen.
Erabiltzaileren batek tasei lotutako dokumenturen bat jaitsi edo lortu nahi badu web gune honen bidez (esate baterako, sakelako telefonoetarako hainbat doinu, pantailetarako irudiak, pantailen azpia apaintzeko marrazkiak edo jokoak), eskari honen bitartez bermatu eta ziurtatzen du informazioa eskuratzeko eta jasotzeko duen tresnak download eta harrera onartzen dituela eta eskaturiko edukiaren formatuarekin batera daitekeela. Deskargaren ostean edo eduki hori transmititu eta gero: (1) ez dira itzuliko aldez aurretik ordainduriko tasak eta (2) bezeroak deskargaturiko edukia gorde dezake beharrezko gailuan. Guztiarekin ere, guztiz debekaturik dago eduki hau beste toki batean biltzea, prozesatzea edo aldatzea, kopiatzea, banatzea, hirugarrenei bidaltzea edo hirugarrenei eduki horretarako sarbidea baimentzea. Gunearen edukiari dagozkion baldintza hauek (jarraian ezartzen den bezala) deskargatu edo jaitsia izan den edukiari ere aplikatuko zaizkio.
Erabiltzaile bati inskripzio datu batzuk aipatzea eska dakioke, bai eta inskripzioa ere, baldin eta honek sarean materiala sartu, jaitsi, jarri edo web gune honen bidez komunikazio bat ezarri nahi badu edo web gune honetako zerbitzuak, baliabideak eta edukiak (jarraian ezarriko den gisan) erabili edo horietara sartu nahi badu. Web gune hau eta bertan agertzen diren edo argitaratzen diren zerbitzuak eta dokumentuak erabiltzeko beharrezko betekizun bat izango da erabiltzaileak transmitituriko inskripzio datu guztiak orain eta geroan ere zuzenak, benetakoak eta osoak izatea eta datuok une horretako egoera islatzea.
Bezeroak CIANOPLANi inskripzioaren gaineko aldakuntza guztien berri emateko konpromisoa hartzen du berandutu gabe. Komunikazio hau CIANOPLANeko posta helbidera edo posta elektronikora bidali beharra dago edo xede honetarako zehazturik dauden baldintzen arabera jardun; helbideok web gune honetan aipatzen dira.
CIANOPLANek erabiltzaileei web gunera edo bertako baliabideetara nahiz edukietara sartzeko eskubidea uka diezaieke eta, hala badagokio, bezeroen kontua ezeztatu edo bertan behera utz dezake, baldin eta datuak ez direla zuzenak, gaurkotuak edo osoak usten badu edo neurri horiek hartzeari egoki baderitzo.
CIANOPLANek ?saioaren amaiera?, ?irteera? edo antzekoa eskaintzen duen guztietan, bezeroak saioa modu egokian amaitzeko eta hemendik irteteko konpromisoa hartzen du, behin web gune honetara edo beraren zati batzuetara sartzeko saio bati ekin eta gero. CIANOPLANek erabiltzaile batek hasitako saio bat amaitzeko eskubideari eusten dio, baldin eta horren kontuan mugimendurik egon ez bada luzaroan. Web gune honen bitartez eskuraturiko zerbitzuetariko bat Interneterako sarbidea izanez gero (adibidez ISP zerbitzuak), konexioa ezarri ondoren eta erabiltzaile guztientzat zerbitzuaren kalitateari eustearren, CIANOPLANek deskonektatzeko (1) eskubidea gordeko du, baldin eta konexioa eta zerbitzua aktibo ez badaude, betiere 15 minutu edo guk ezarritako beste tarte bat igarota; era berean, CIANOPLANek zerbitzu baterako konektaturiko erabiltzaileen kopurua (2) mugatu ahal izango du une zehatz batean edo, horren ezean, erabiltzaile bat sarbide bakoitzean konektaturik egon daitekeen denbora tartea.
Erabiltzailearen erantzukizuna da pasahitzaren, kontu zenbakien eta gainerako datuen sekretua gordetzea, bai eta, hala badagokio, erabiltzailearen kontuaren bitartez aurrera eramandako jarduera guztiena ere. Erabiltzailearen kontuan baimenduta ez dauden gainerako erabilera guztiak edo gainerako segurtasun urraketak berehalakoan jakinarazi behar zaizkio CIANOPLANi. Inskripzioa eta harpidetza bezeroarentzat baino ez dira eta bezeroa ez dauka ahalmenik beste pertsonei kontuaren izenaren, IDren edo pasahitzaren berri emateko edo horien eskura jartzeko. Bezeroak kontuaren izena edo pasahitza jakinaraziz gero, inskripzioa edo harpidetza ezezta daitezke; horrela bada, bezeroa ordainketei edo gainerako tasei lotutako eduki edo zerbitzuetarako erregistraturik badago, ezeztapen hori tasak itzuli gabe egingo da eta gainera baimenduta egon ez den erabilera dela-eta tasa gehigarriak aplikatu ahal izango dira.
CIANOPLANek edota kanpoko hornitzaileek aldez aurretiko abisuarekin edo halako abisurik gabe produktuak, euskarria, zerbitzuak, programak, prezioak eta web gunearen edukia aldatu ahal izango dituzte (baita baldintzak hauek ere).
CIANOPLANek baldintza hauen aldakuntzen berri eman dezake (baita web gunearen gainerako edukiena ere), web gune honetan aurkeztuz edo bestelako komunikazio bideak erabiliz. Behin aldakuntza horiek egin edo baldintza berriak ezarri eta horiek jakinarazi ondoren, web gune honetara sartzen diren erabiltzaileek horiek guztiak bete behar izango dituzte, nahiz eta erabiltzaileak aldakuntzak edo baldintza berriak jakinarazten diren orrialdean sartu ez. Horrenbestez, gomendagarria da web gunea eta betekizun hauek aldiro-aldiro berrikustea.
Betekizun hauen arabera beren beregi baimendutako kasuak izan ezik, web gune honetara sartzea eta berori erabiltzea galarazita dago, bai eta ondokoak ere: datuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, proiektuak, deskripzioak, informazioak, testuak, bideo, musika eta soinu multzoak, software-a (applet-ak sartuz), software multzoak, kontrolagailuak eta gainerako erabilera programak (tresnak), CIANOPLANek edo enpresa honen izenean posta elektroniko bidez igorritako albisteen edozein aldizkariren edukia edo antzeko komunikazioak, erabiltzailearen inskripzioa edo ordainketa, bai eta web gune honetako edozein eduki edo CIANOPLANek nahiz hornitzaileek bidalitako edota egindako produktuak, euskarriak edo zerbitzuak ere (jarraian web gunearen edukia) begiratzea, deskargatzea, kopiatzea, aurkeztea, kokatzea (posting) edota argitaratzea. Honako hau baliozkoa da edozein bitartekoren aplikaziorako, betiere horien barruan elektronikoak, mekanikoak, fotokopiagailuetakoak, erregistragailuetakoak edo beste edozein motatakoak sarturik.
CIANOPLANek erabiltzaileari baimen mugatua eta euskarri nahiz komunikazio baliabide modura ustiapen pertsonal eta ez industriala ematen dizkio web gune honetara eta haren edukietara sartzeko, betiere web gune honetan ezarritako helburuetarako, baldin eta jabetza intelektualaren aipamenak eta eskubide babestu guztiak betetzen badira (horrelakorik egonez gero), web gune honetako aldakuntzarik gabeko edukiari dagokionez.
CIANOPLANek idatziz emandako aldez aurretiko baimenik gabe, web gunearen gainerako erabilera guztiak debekaturik daude, horien barruan gorago aipatutakoez gain egon litezkeen erabilerak sartuz, bai eta web gunearen aldakuntza, banaketa, transmisioa eta jaitsiera nahiz argitalpen berria edo Reverse Engineering ere (betiere debeku hori bazterturik ez badago aplikatzekoa den legeriak ezarritakoarekin bat etorriz. Web gunea erabiltzeko baimenaren barruan ez da sartzen web gune honetako edukia, zerrenden erregistroa, produktuen deskripzioak edo salneurriak, euskarriak edo zerbitzuak berriro saltzeko, ustiatzeko edo banatzeko baimena, ez eta web gunearen erabileretatik edo edukietatik (horren barruan framing-a sarturik) ateratako erabilera ere; halaber, ez dago baimenduta bezeroen informazioak beste merkatari batzuen alde jaistea edo kopiatzea, datuen mining tresnak, robotak edo antzekoak erabiltzea datuak erregistratzeko eta ateratzeko, web gunearen, server-en edo sare bateko ordenagailuen inguruan web gune hau usatzea edo CIANOPLANeko edo haren enpresa kide bateko produktu, euskarri edo zerbitzuekin zerikusia iradokitzen duten web gune bateko edukia erabiltzea, baldin eta alderdi interesatuen arteko beren beregiko akordio idatzirik ez badago.
Erabiltzaileari debekatzen zaio web gune hau edo haren zerbitzuak erabiltzea, baldin eta baldintza hauek eta indarreko legeria aplikagarria edo antzeko xedapenak betetzen ez badira; era berean, galarazita dago hau erabiltzea web guneari edo zerbitzuei oztoporik, gaitzik edo kalterik egiten bazaie. Orobat, erabiltzailea ezin sar daiteke baimenik gabe web gune honetako tokietara, beste bezero batzuen kontuetara edo web gune honi lotutako sistemetara edo ordenagailu sareetara, ez hacking-a, ez pasahitzeko mining-a, ez bestelako bideak erabiliz. Erabiltzaileak galarazita dauka web gune honen bitartez beste pertsona batzuen gaineko informazioak jasotzea edo horretan ahalegintzea.
CIANOPLANek ez du eskualdatzen erabiltzaileak web gune honetan erabilitako edo jaitsitako edukien gaineko eskubiderik. Web gunearen edukia, horren aukeraketa eta kokapena CIANOPLANen eta eduki nahiz teknologi hornitzaileen jabetzakoa da; horrenbestez, egile eskubideak eta gainerako eskubideak gordeta daude. Web guneko agiriak erabiltzeko baimen mugatua (aurreko atalean ezarritako helburu eta xedeetarako) izateko, egile eskubidearen, marka erregistratuen eta gainerako eskubide babestuen gainean web gunean ezarritako jarraibideak onartu, zaindu eta bete behar izango dira, bai eta CIANOPLANi nahiz eduki eta teknologi hornitzaileei dagozkien jabetza intelektualeko eskubideak eta gainerakoak ere. Erabiltzaileak ez du jabetza eskubiderik eskuratuko web gune honen bitartez eskura daitezkeen zerbitzuak jasotzeko berak hauta ditzakeen edo eman dakizkiokeen posta elektroniko helbideei, URLi edo gainontzeko identifikazio pertsonalei dagokienez. Identifikazio edo helbide horiei dagokienez, erabiltzailearen eskubide mugatuak indarrean izango dira bezero modura duen inskripzioa eta kontua web gune honetara edo haren zerbitzuetara sartzeko baliozkoak diren bitartean. CIANOPLANek baliozkotasun epe hau amaituta, CIANOPLANek nahi duen bezala erabiliko du identifikazio eta helbide hori eta beste erabiltzaile bati eman ahal izango dio.
Web guneko edukia baimenik gabe erabiltzeak edo kopiatzeak edota xedapen hauen kontra erabiltzeak erregistraturiko marka baten eskubideak, jabetza intelektualekoak eta gainontzeko eskubide babestuak urratzea ekar dezake; era berean, horrek guztiak zuzenbide zibileko xedapenak edo zigor arlokoak hauts ditzake. Erabiltzaileei, beraz, galaraziko zaie web gune honetako edozein eduki erabiltzea (edo web gune honen bitartez eskura daitekeen beste edozein agiri), baldin eta erregistraturiko marka baten eskubideak, jabetza intelektualekoak edo gainerako eskubide babestuak urratzen badira. CIANOPLANek eskubide guztiei eutsiko die baldintza hauek ez betetzeari eta baimenduta ez dagoen erabilerari dagokienez.
"CIANOPLAN" marka erregistratua da, Espainiako CIANOPLAN S.A. enpresarena.
CIANOPLANen, CIANOPLANekin elkartutako enpresen edo ?CIANOPLAN? hitza duten eta web gunearen edukiaren barruan dauden marka, logo, Interneteko helbide, produktuen izendapen edo produktuen izentazio, euskarri eta zerbitzu guztiak marka erregistratuak dira, hau da, CIANOPLANen edo CIANOPLANekin elkarturiko enpresen jabetzakoak dira. Web gune honetan CIANOPLANen edo beste batzuen gainean argitaraturiko marken zerrenda aldiro-aldiro gaurkotuko da, baina hori ez da hartu behar CIANOPLANen edo beste batzuen marka erregistratuen zerrenda osotzat.
CIANOPLANeko markak erabiltzea edo aldaraztea guztiz debekatuta dago, baldin eta CIANOPLANek idatziz eta beren beregi horrelako baimenik eman ez badu.
Web gune honetan erabilitako produktuen izendapenak edo firmak beste titular batzuen marka erregistratuak izan daitezke.
Baldintza hauetan erabiltzailearen edukiari buruzko kontzeptuak zera esan nahi du: CIANOPLANi transmiti dakizkiokeen informazioak, edukiak edo agiriak dira edo erabiltzaile batek web gune honen bitartez edo lotutako bitartekoak erabiliz sartu edo karga ditzakeenak; horien guztien barruan, bada, ondorengoak sartzen dira: irudiak, bideoak eta gainerako irudikapenak, soinu materialak, grafikoak, datuen dokumentuak edo fitxategiak, pertsona naturalen edo bestelakoen gaineko informazioak, komunikazioak, posta elektroniko bitartezko mezuak, fitxategiak, testuak, iritziak, adierazpenak edo bestelako argibide edo informazioak.
Web gune honetan erabiltzaile baten edukia sartzean, erabiltzaileek beste erabiltzaile batzuei edo CIANOPLANi edukiak transmititzean edota web gunearen toki, zerbitzu eta edukien erabilera dela-eta edo beste arrazoi batzuk direla-eta erabiltzaileen esku jartzean, erabiltzaileak CIANOPLANi eta hark izendaturiko pertsonei (edo horren ezean, erabiltzaileak ziurtatzen du eduki horren jabeak beren beregi eman duela) eskubide mugagabe, doaneko, urraezin eta bakarra ematen die, bai eta beharrezko lizentzia ere (horren barruan merkataritzako ustiapena sartuz); horrenbestez, erabiltzailearen eduki hori erabili, kopiatu, lizentziaren menpe jarri, bikoiztu, aldatu, egokitu, argitaratu, itzuli, jendaurrean jarri, jakitera eman eta banatu ahal izango da. Era berean, erabiltzailearen eduki horretatik (edo haren zati batzuetatik) ateratako beste lan batzuk egin ahal izango dira, nahi den erara moldatuz eta egokituz, betiere gaur egun ezaguna den edo etorkizunean garatuko den edozein baliabide edo teknologia erabiliz. Gainera, erabiltzaileak ziurtatzen du beharrezko ahalmenak dituela lizentzia emateko eta ?eskubide moralei? (obra baten aldakuntza galarazteko eskubidea) uko egin diela, betiere erabiltzailearen edozein edukiri dagokionez. Erabiltzailearen eduki guztiak ez dira isilpekoak izango eta CIANOPLANek ez ditu bete behar izango isilekotasunari darizkion betebeharrak.
Edozein kasutan ere, aurreko atala ez da aplikagarria erabiltzaile batek pertsona baten gainean bidalitako edozein motatako informazio pertsonalen kasuan. Informazio horiek prozesatuko dira datu galdera sortako datu pertsonalen gaineko atalean, web gune honetako inskripzio atalean edo CIANOPLANi lotutako web guneetan ezarritakoarekin bat etorriz; era berean, gai horri dagokionez, jardun behar izango da baldintza hauetako beste toki batean ezarritakoaren arabera edo erabiltzailearen eta CIANOPLANekin elkartutako enpresa baten arteko negozio amaituari aplikatzekoak diren beste betekizun edo baldintza batzuen arabera.
Mezu edo komunikazio onartezinak. CIANOPLANek erabiltzaileen informazioa web gune honen bidez edo haren erabileraren bidez transmititzea, zabaltzea, hedatzea, txertatzea, sartzea, posting-a, aurkeztea, hartaz baliatzea edo biltzea debeka dezake, baldin eta bere ustez informazio hori onartezina edo gustu txarrekoa bada.
Galarazita egongo diren eduki horiek ondorengoak izango dira: eduki pornografikoa duten komunikazioak, kalumniatzaileak, sexistak, homofoboak, gezurrezkoak, zikinak, lizunak edo iraingarriak; ondokoak ere galarazita egongo dira: irain etnikoak, arrazistak, erlijiosoak edo libelo gutxiesgarriak, bortizkeriaren goraipamenak, gorrotoa, justiziaren aurkako jarrerak, adingabekoen abusuen kopiak, adingabekoen pornografia eta ondorio juridiko zibil nahiz zigor arloak ekar ditzaketen iradokizunak, iragarpenak, inkestak, sexu lehiaketak eta gainerako materialak.
CIANOPLANek, halaber, galarazten du web gunearen edukiaren erabilera edo sarbidea edo erabiltzailearen edukia transmititzea, baldin eta horren helburu nagusia edo bigarren mailakoa suzko armen, bestelako armen edo estupefazienteen salmenta, banaketa edo sustapena bada. Orobat, ondorengo hauek guztiak ere debekatuta egongo dira: Make-Money-Fast Schemes (irabazteko promesak), piramide edo kate gutunak, ez legezko eskaintzak edo eskaintza kriminalak, posta elektroniko beste helbide batzuen inskripzioa, enkante edo merkatuei kalte egiten ahalegintzea (horien barruan jendaurreko kotizazioa duten balioen merkatuak sartuz), beste pertsona batzuk mehatxatzea edo traba egitea, adingabekoen sexu eskaintzak transmititzea (bai eurek egindakoak bai eurek jaso litzaketenak), arrazistak diren adierazpenak edo iruzkinak agerian jartzea, pertsonak imitatzea eta pertsona batekin edo subjektu juridiko batekin izandako konexio faltsu baten adierazpena.
Erabiltzaileak ezin izango du helburu komertzialik duten produktuen, salgaien edo zerbitzuen propagandarik egin eta ezin izango du horiek salmentan eskaini edo erosi, salbu eta hori beren beregi onartzen bada zerbitzu edo foro horretan.
CIANOPLANek erabiltzaileak web guneko edukian duen sarbidea mugatzeko edo murrizteko eskubideari (baina inolako betebeharrik hartu gabe) eusten dio; era berean, erabiltzailearen edukia mugatzeko edo murrizteko eskubidea izango du, bai eta eduki hori agintari eskudunei jakinaraztekoa ere, baldin eta informazio hori sartzean honako baldintza hauek (edo aplikagarriak diren gainerako manuak edo baldintzak) edo bestelako xedapenak nahiz arauzko legeriak bete ez badira edo ez betetze horren susmorik badago; horretarako, gainera, ez da beharrezkoa izango ekintza edo kereilarik jartzea edo hori justifikatzea.
CIANOPLANek jabetza intelektualaren eskubideek babesturiko musika, softwarea, irudiak (irudi finkoak edo mugikorrak), literatur edo arte lanak eta gainerako materiala dituen edukia kargatzea galarazten du (bai eta hirugarrenen jabetza intelektualaren jabetzako eskubideak urra ditzakeena ere), salbu eta erabiltzailea eduki horren eskubide guztien titularra bada edo kontrolatzen baditu edo beharrezko baimen guztiak lortu baditu (erabiltzaileak horixe ziurtatu behar du edukia sartzean). CIANOPLANek debekatzen du egile eskubideek berez edo ustez babesturiko materiala sartzea edo erabilera baimenduta ez daukan materiala edo faltsuturiko materiala.
Erabiltzaileak inskripziorako edota kontu bat zabaltzeko transmitituriko datu pertsonalak izan ezik edo, hala badagokio, erabiltzaileak ezagutzen dituen eta erabiltzaile horren on-lineako direktorio batean erregistratzeko asmoz sartzen dituen pertsona naturalen gaineko informazio pertsonalak izan ezik, CIANOPLANek erabiltzailearen edozein eduki sartzea galarazten du, baldin eta eduki horietan pertsona pribatuen edo subjektu juridikoen gaineko informazio pertsonalak (pribatuak) edo isilpekoak jakitera ematen badira, betiere horien barruan telefono zenbakiak, posta elektronikoko helbideak edo helbide zehatzak, erabiltzaileen kontu zenbakiak, pasahitzak eta finantza informazioak sartuz.
Erabiltzailearen on-lineako direktorioan edo argazki bilduman txertatzeko asmoz (edo beste xede edo helburu batzuetarako), pertsona natural baten gaineko informazio pertsonalak edo haren irudiak sartzean, honek ziurtatzen du pertsona horrek (datuen subjektua) bidalketa hori egiteko, horrekin zerikusia duten datuak prozesatzeko eta erabiltzailearen edukiaren gainerako erabilerak egiteko oniritzia eman duela, betiere baldintza hauetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Era guztietako spamming-mail-ak edo junk-mail-ak debekaturik daude, bai eta eztabaida guneetara nahiz banaketa zerrendetara mezu saldoa igortzea edo kargatzea ere; gainera, web gune honetan edo web gune honen bitartez galarazita daude spamming delakoa sustatzen duten gainerako jarduerak ere. Bezeroak CIANOPLANi bost euroko kopurua ordaintzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaile kontuaren bitartez eta baldintza hauen kontra bidalitako spam-mail bakoitzeko.
CIANOPLANek ezaugarri suntsigarriak edo etengarriak dituzten programa informatikoak, fitxategiak eta gainontzeko materialak kargatzeko debekua ezartzen du, hala nola birusak, manipulaturiko fitxategiak, fitxategi ?ezkutuak? (esate baterako audio fitxategiak dituzten irudiak), worm-ak, "zaldi troiatarrak " edo scroolling delakorako bot-ak, screen batzuen aurkezpena eta web gunearen funtzionamenduari edo osotasunari kalte egin diezaioketen gainerako jarduerak, bai eta orokorrean on-lineako komunikazioa ere.
Web gune honen bitartez, CIANOPLANek erabiltzaileentzako topagune bat baino ez du eskaintzen; bertan erabiltzaileek hainbat zerbitzu, erabilera edota informazio aurki ditzakete. CIANOPLANek ezin du inolako bermerik eman eta ez du horrelakorik emango erabiltzailearen edukia edo edukiaren erabiltzaileen jokabidea edo web gunearena ez dela zelatatua, egiaztatua, prozesatua, zentsuratua, iragazia edo kontrolatua izango modu batera edo bestera.
Aurrekoa gorabehera eta CIANOPLANentzat inolako betebeharrik ezarri gabe, CIANOPLANek web gune honetan sartu diren edo sar daitezkeen erabiltzaile edukiak eskuz edo automatikoki kontrola ditzake; gainera, web guneko atal guztiak kontrolatu edo beha ditzake; horietan erabiltzaileek mezuak transmititu edo jar ditzakete edo euren artean edo CIANOPLANekin komunika daitezke; horiek guztiak, bada, ondorengoak izan daitezke: chat-room-ak, newsgroup-ak, bulletin board-ak, community page-ak, argazki bildumak, web gune pertsonalak edo gainontzeko atalak edo foroak. CIANOPLANek desegokitzat edo baztergarritzat hartzen dituen edo baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaile eduki guztiak baztertu, Interneten argitaratu barik utzi, kendu, aldatu, sarbide debeku baten bidez bloketatu edo ezeztatu ahal izango ditu. Horretarako, bada, ez da beharrezkoa izango erabiltzaile eduki horri dagokion ekintza formal bat edo kereila bat jartzea, ez eta hori justifikatzea ere. CIANOPLANek eskubidea dauka (eta ez betebeharra) agintari betearazleekin lankidetzan jarduteko eta epaitegien edo gainerako agintarien eskabideak edo agin-deiak onartzeko, baldin eta CIANOPLANi sarean erabiltzaile edukia sartzen duen edozein pertsonaren identitatearen berri ematea eskatzen badiote.
Foroetan edo erabiltzaile edukietara sartzeko gainerako bitartekoetan erakutsi edo azaldutako materialak, informazioak eta adierazpenak (horien barruan erabiltzaile edukiak egon daitezke) ez dira nahitaez izan behar CIANOPLANenak edo subjektu juridiko bazkideenak (edo horiek onartutakoenak). Erabiltzaile edukiak iritzi adierazpentzat hartu behar dira eta ez ekintzen azalpen baten moduan.
Bezeroek jasotzen edo erabiltzen dituzten erabiltzaile eduki edota zerbitzu guztiak edo web gune hau erabiltzean transmititzen diren guztiak, horien artean, besteak beste edozein fororen erabilera sartuz, bezero horien hautamenaren eta arriskuaren araberakoak izango dira, betiere betekizun hauetan ezarritako erantzukizun mugei eta askaketa klausula guztiei lotuta. Web gune honen nahiz erabiltzaile edukiaren segurtasuna ezin berma daiteke.
Bezeroak badaki jakin, informazio pertsonalak edo beste era batekoak argitara ematean on-lineako baliabideen bitartez (esate baterako, message boards, chat-rooms eta gainerako prozedurak), informazio horiek bezeroak ezagutzen ez dituen pertsonek erabil ditzaketela. CIANOPLANek ahalegin guztiak egingo ditu bezeroak on-linea bitartez bidalitako informazio guztien segurtasuna bermatzeko. Informazio hori argitara ematea bezeroaren kontura eta arriskuaren pean geratzen da. Erabiltzaileak kontu bat irekitzeko edo gaurkotzeko inskripziorako igorritako informazio pertsonalen kasuan izan ezik (CIANOPLANek horiek babesteko ahaleginak egingo ditu hainbat baliabide erabiliz eta arrazoizko modu ekonomikoan), CIANOPLANek ez da erantzulea izango eremu babestu, pribatu edo mugatu modura izendaturiko web gunearen arloaren bitartez igorritako erabiltzaile edukiari dagokionez (besteak beste, CIANOPLAN aske dago horren gaineko erantzukizun guztietatik), baldin eta eremu horretara erabiltzaile edukia igorri zuenaz gaindi beste pertsona batzuek sartzeko aukera badute. Era berean, CIANOPLAN ez da erantzulea izango web guneko eremu publikotzat hartutako atal batera edo beste foro batzuetara bidalia izan den erabiltzaile edukia ezin eskura daitekeen kasuetan (eta CIANOPLAN aske dago horren gaineko erantzukizun guztietatik), baldin eta eremu horretara erabiltzaile edukia igorri zuenaz gaindi beste pertsona batzuek sartzeko aukera badute.
CIANOPLAN ez dago behartuta bezeroek beste erabiltzaile batzuekin izan ditzaketen auzietan parte hartzea; era berean, ez dago behartuta beste erabiltzaile batzuekin batera abian jarritako auzietan esku hartzera, ez eta web gune honek edozein modutara ukitutako auzietan parte hartzera ere.
Legezko xedapenek egile eskubideen, difamazioaren, eremu pribatuaren babesaren edo gainerakoen inguruan ezarritakoari dagokionez, CIANOPLAN ez da erantzulea izango erabiltzaile edukia dela eta; horrela bada, ez du inolako erantzukizunik izango ondoko kasuetan: akatsak, birusak, difamazioak, idatzizko irainak, edukietako zehaztugabetasunak edo gorabeherak, erabiltzaile edukia ez legezkoa izatea eta gainerakoak.
Erabiltzailea izango da kalte guztien erantzulea (web gunearen edukiaren kalteak horren barruan sartuz), baldin eta kalteok erabiltzaile edukiaren erabilerak, igorpenak, aurreko ataletan azaldutako kasu eta gorabeherek nahiz transakzioek edo antzeko gertaerek eragin badituzte.
CIANOPLAN ez da erantzulea izango erabiltzailearen kontu batera baimenik gabe sartzen badira edo beste pertsonei automatikoki igorritako mezu edo birusak iristen bazaizkie (birusek eta beste modu batera eragindakoak), betiere datu horiek erabiltzaile batek igortzen dituenean web gune honen bitartez eskuragarri dagoen on-lineako direktorio batean txertatzeko asmoz.
Betekizun hauetan ezarritako erantzukizun mugak eta salbuespenak aplikagarriak dira erantzukizun hori kontratu edo delitu bidezko eskubidearen ondorioz (horien barruan arduragabekeria eta difamazioa sartuz) sortuagatik, kalteei lotuta ez dagoen erantzukizuna izanagatik, bermeak ez beteagatik edo beste edozein printzipio egonagatik ere.
CIANOPLANek web gune honen bitartez posta elektronikoko instalazioak, Web-Hosting-eko zerbitzuak eta ordenagailuan biltzeko espazioa behar duten gainerako zerbitzuak eskuragarri jartzen dituenez gero, CIANOPLANek bilketa mugak ezartzeko eta aldatzeko eskubideari eutsiko dio, betiere bilketa gaitasunari, fitxategien epe eta adinari (esate baterako 180 egunetik gorako adina duten posta elektronikoak), fitxategien kopuruari eta tamainari edo gainerako irizpideei men eginez; izan ere, irizpideok CIANOPLANek ezarriko ditu betiere. Aurreko atalaren izaera orokorra mugatu gabe, muga horiek gainditzen dituzten materialak ezeztatu ahal izango dira bilketa egiteko orduan edo ez dira onartuko. Web gune honetan eskainitako bilketa espazioa berriro besterenganatzea debekatuta dago erabiltzaileentzat.
CIANOPLANek ez dauka inolako erantzukizunik, baldin eta web gune honetan sarturiko erabiltzaile edukia galdu, ezeztatu edo kentzen bada edo igorleari hornitzen ez bazaio, betiere alde batera utzita zer izan den eragilea edo arrazoia: birus informatikoa, baimenik ez duten pertsonen sarbidea edo beste edozein arrazoi. Erabiltzaileei eskatzen zaie erabiltzaile edukiaren segurtasun kopia bat gorde dezaten eta sartutako erabiltzaile eduki guztiekin hori egiteko konpromisoa har dezaten. CIANOPLANek web gune honetarako sarbidea edozein unetan ukatzeko eta erabiltzaile edukia ezeztatzeko eskubideari eusten dio.
Web gunearen eduki eta zerbitzu guztiak eskuragarri jartzen dira ?dauden bezala? eta ?eskuragarri dauden moduan? eta CIANOPLANek alde batera uzten ditu (betiere indarreko legeriaren arabera bidezkoa den zentzurik zabalenean) era guztietako bermeak eta promesak, bai beren beregikoak bai isilbidez sartuta egon litezkeenak, betiere web guneko edukiari eta zerbitzuei dagokienez; horrela bada, horren inguruan ondokoak aipa daitezke: salgarritasunari buruzko berme zehatzak, asebetetzeko moduko kalitatea, helburu zehatza lortzeko egokitasuna eta hirugarrenen jabetza intelektuala babesteko eskubideak ez urratzea.
Besteak beste, ondokoa ere ezartzen da:
Lehenago aipatutako CIANOPLANen berme salbuespena debekaturik geratzen bada indarreko legeriaren arabera, CIANOPLANek salbuespen, murrizketa edo muga hori soil-soilik ezarriko du indarreko lege horien arabera onargarria den mailaraino.
Erabiltzaileek web gune honen bitartez (edo esteka baten bidez lotutako web gune baten bitartez), CIANOPLAN ez den hirugarren pertsona batekin negozioak egiteko aukera badaukate (besteak beste, beste erabiltzaile batzuekin, zerbitzu hornitzaile batekin edo produktuen saltzaile batekin), salerosketa hauek erabiltzaile horren eta hirugarren pertsonaren artean baino ez direla egin ulertuko da (modu horretara sorturiko eskubide eta betebehar guztiak kontuan harturik).
CIANOPLANek, CIANOPLANi lotutako enpresek eta web gunearen edukia garatu, fabrikatu edo hornitzen duten gainerako pertsonek ez dute inolako erantzukizunik izango zuzeneko edo zeharkako kalteengatik, kalte zehatzengatik, gorabeherengatik edo zigorra dakarren kalte-ordain bategatik (esate baterako, datuak galdu direlako, etekinik lortu ez delako, negozioa eten delako, denbora galdu delako edo bestelako kalteak izan direlako, kasu baterako arduragabekeriak edo beste delitu batek sortutako kateak), baldin eta horiek web guneko edukia erabiltzearen edo erabiltzeko ezintasunaren ondorioz sortu badira; hori horrela izango da, nahiz eta kalte horien posibilitatea CIANOPLANi edo baimendutako ordezkari bati jakinarazi zaion.
Indarreko legeriaren arabera atal honetan jasotako erantzukizun askaketak debekatuta egon daitezke kasu guztietan. Hori horrela bada, atal honetako erantzukizun askaketak bakar-bakarrik aplikatu ahal izango dira indarreko legean ezarritakoaren arabera onargarria den mailaraino.
CIANOPLANek gaitz-kalteengatik duen erantzukizunak (kontratuen zuzenbideak arduragabekeriaren, delituen edo bestelakoen gainean ezarritakoaren araberakoa) ezin du gainditu erabiltzaileak web gune honetara sartzeko ordaindutako kopurua (indarreko legerian kontrako xedapenak ezartzen ez badira). Baldintza hauetako ezarpen bakar bat ere ezin da CIANOPLANek duen erantzukizunaren askaketatzat hartu, CIANOPLANen arduragabekeriarengatik sorturiko lesio pertsonalak edo heriotzak direla eta.
Web gune honen bitartez, informazioak igortzean edo erregistro telefonikoko prozedura baten bidez:
Hainbat baldintzaren pean CIANOPLANek datu pertsonal gehigarriak eska ditzake nortasun agirien edo kreditu txartelen fotokopien bitartez, bezeroen nortasuna egiaztatzeko edo iruzurkeria prebenitzeko. Datu pertsonal horiek CIANOPLANi web gune honi dagokionez bidaltzen diren guztietan, horiek guztiak datu pertsonalak direla ulertu behar izango da.
CIANOPLANek datu pertsonalak transmititzeko edo CIANOPLANeko edo enpresa elkartuetako sail edo atalen esku jartzeko eskubidea dauka (hori ez da oztopo izango CIANOPLANek datuak babesteko aplikagarriak diren lege guztiak zorrotz bete ditzan). CIANOPLANek baimenik gabe ez die emango subjektu juridikoei eta pertsonei datu pertsonal horien berri, baldin eta CIANOPLANi elkarturiko enpresak ez badira, betiere jarraian aipatzen diren kasuetan izan ezik.
Web gune honi dagozkion ordainketa transakzioen kasuan datu pertsonalak igortzen diren guztietan (esate baterako harpidetza tasen ordainketa), CIANOPLANek enpresa elkartuei datu pertsonalak igortzeko eskubidea izango du, baldin eta kreditu eta iruzurren arriskuak ebaluatzeko erakundeak badira edo prebentzio kriminalaren eremuan jarduten duten enpresak badira, betiere bezeroak aurkeztutako kreditu txartelak edo ordainketa bideak inolako arriskurik ez dakarrela egiaztatzeko asmoz; era berean, datu pertsonalak igortzeko eskubidea izango du delituaren kontrako ekintzak abian jartzeko, kreditu txartelen erakundeei datu pertsonalak bidaltzeko edo ordainketen zerbitzuetan jarduten duten gainerako erakundeei igortzeko. Ziur aski enpresa horiei igorritako datu pertsonal horiek AEBetara bidali behar izango dira edo Europako eremu ekonomikotik kanpo dauden beste toki batzuetara, tramitatuak izan daitezen. Erakunde batzuek zehaztu dute igorritako datu pertsonalak erabil daitezkeela CIANOPLANentzat edo bezeroak merkataritza harremanak izan ditzakeen hirugarrenentzat kaudimen, arrisku edo iruzurren gaineko ebaluazioak egin ahal izateko.
CIANOPLANek datu anonimoak edo orokorrak erabiltzeko, prozesatzeko eta jakitera emateko eskubidea dauka (horren barruan estatistikak sarturik), inolako mugarik gabe, baldin eta horien bitartez erabiltzaileak identifikatzeko biderik ez badago.
Bezeroak CIANOPLANi eska diezaioke eta horretarako eskubidea dauka datu pertsonalak igorri zitzaizkion enpresa bazkideei jakinarazteko datu horien gaineko zuzenketak edo ezeztapenak. CIANOPLANek datu pertsonal horien kontrola ez badauka, CIANOPLANek bezeroak zuzenketa eta ezeztapen horien inguruan egindako eskabidea igortzeko ahaleginak egingo ditu. Edozein kasutan ere, datu pertsonalak kreditu txartelen erakundeei edo ordainketen zerbitzuan jarduten duten erakundeei jakinarazi bazaizkie, ziur aski bezeroa bera zuzenean jarri behar izango da harremanetan erakunde horiekin, betiere igorritako datu pertsonaletan nahi diren zuzenketak edo ezeztapenak egiteko. CIANOPLANek ezin du bere gain erantzukizunik hartu kreditu edo iruzur arriskuak ebaluatzen jarduten duten edo ordainketen zerbitzuan aktiboak diren erakundeetara bidalitako datu pertsonalengatik, baldin eta horiek datu horiek behar badituzte edo horiek lortzeko baimena lortu badute; hartara, CIANOPLANek ez dauka honen gaineko erantzukizunik. CIANOPLANek ez du bere gain erantzukizunik hartzen enpresa horrek kreditua eta gainerako arriskuak ebaluatzean egindako akatsengatik edo sortutako ondorioengatik (horren barruan kaudimen mailaren gaineko ebaluazio negatiboak sartuz) edo datu pertsonalak jakitera emateagatik edo datuak erregistratzeko galdera-sortako ?datu pertsonalak? izeneko lerroaldean (edo antzeko izenburua duen lerroaldean) jakinarazitako baldintzen arabera edo web gune honetarako erregistro telefonikoaren prozeduraren arabera erabiltzeagatik.
Web gune honetara sartzean, bezeroak baieztatu eta onartzen du CIANOPLANek edo zerbitzu hornitzaileek bezeroaren ordenagailura cookie-ak bidaltzea, betiere web gune horretara egindako bisitaldia pertsonalizatzeko edo web hori bisitatu bitartean erabilera ohituren gainean gehiago jakiteko asmoz. Cookie-ek bezeroei buruzko informazio pertsonalak izan ditzakete; cookie-a iraunkorra izan daiteke edo single session-ekoa.
Erabiltzaileak CIANOPLANi, zuzendaritzari, delegatuei, laguntzaileei eta zerbitzu hornitzaileei ziurtatzen die hirugarrenen erreklamazioak direla-eta sortutako galera, gastu, auzi, gaitz edo erantzukizun guztiengatiko askaketa eta kalte-ordaina, baldin eta erabiltzaileak web gune honetako jarduerak urratu baitu edo debekuak nahiz murrizketak bete ez baditu web gune honetako baldintzen arabera edo baldintza hauen arioan egindako promesik, bermerik edo baieztapenik egon bada; era berean, erabiltzaileak gauza bera ziurtatzen du CIANOPLANek betekizun hauetatik baztertutako gai, erantzukizun edo betebeharrengatik pertsona batek ezarritako erreklamazioak direla eta.
Aurreko askaketaren izaera orokorra mugatu gabe, erabiltzaileak CIANOPLANi, elkartutako enpresei, zuzendaritzari, delegatuei, laguntzaileei eta zerbitzuen hornitzaileei ziurtatzen die era guztietako erreklamazio, erantzukizun, gastu (horren barruan gastu juridikoak sartuz), auzi, demanda eta kalte-ordainerako eskubideengatiko salbuespena, askaketa eta kalte-ordaina (zuzeneko, zeharkako edo ondoriozko kalteak direla eta), betiere alde batera lagata ea horiek ezagunak, susmatuak edo jakitera emandakoak ziren ala ez, eta ondokoekin zerikusia dute edo horien ondorioz sortu dira:
Bezeroak web gune honetako operadorearen idatzizko baimena eskatu eta eskuratu behar du, betiere web gune honetara doan esteka bat ezarri baino lehenago. Deep linking izenekoa guztiz debekatuta dago. Web gune honetara egindako esteka guztiek guneko azalera jo behar dute; era berean, argitu beharra dago web gune hau eta haren barruko edukia bereiztu behar direla; gainera, aipatzekoa da CIANOPLAN web gune honetako jabe eta operadorea dela.
CIANOPLANek edo hirugarrenek (lehenago adierazitakoaren araberako baimenarekin) Interneteko beste web gune edo baliabide batzuetarako hiperestekak ezar ditzake. Web gune honetarako lotura horiek onartzea mesedetzat hartu beharra dago eta ez du esan nahi CIANOPLANek beste web gunea onartzen duenik edo horien operadoreekiko erlaziorik. CIANOPLANek erabiltzaileei eskatzen die CIANOPLANeko web gunea eta bertako baliabideak nahiz kanpokoak bisitatzean euren erabakimena erabil dezaten. Web gune batzuek desegokitzat edo lizuntzat har daitezkeen informazioak dituzten beste web gune batzuetarako loturak izan ditzakete. Kanpoko web guneek erabiltzaileei euren cookie-ak bidal diezazkiekete edo euren datuak jaso edo euren datu pertsonalak eskatu.
Erabiltzaile batek kanpoko web guneekin ezartzen dituen harremanak bere kontura eta arriskuren pean izango dira.
CIANOPLANek ez du egiaztatu web gune honi esteken bitartez loturiko kanpoko web guneen edota baliabideen informazioen zehaztasuna edo fidagarritasuna, nahiz eta horietara web gune honen bidez iritsi edota horiek CIANOPLANeko web guneetarako estekak eduki. CIANOPLANek ez dauka ardurarik web gune horietan, kanpoko baliabideetan edo horien bitartez lor daitezkeen eduki, sustapen, produktu, euskarri, zerbitzu edo gainerako materialengatik, eta, beraz, ez dauka horien guztien gaineko erantzukizunik. CIANOPLAN ez da erantzulea web gune honetako edo kanpoko baliabideetako zehaztasuna, jabetza eskubideak edo materialen nahiz informazioen bidezkotasuna edo zuzentasuna direla eta; hartara, horiengatiko bermeak baztertzen ditu, bai beren beregiko bermeak bai isilpeko bermeak ere. CIANOPLANek ez du inolako erantzukizunik hartzen, ez zuzenekorik ez zeharkakorik, web gune honen bitartez edo kanpoko baliabideen bitartez eskuragarri dauden eduki, produktu, euskarri edo zerbitzuengatiko erabilerak eragin litzakeen gaitz-kalteak direla eta.
Aurreko guztia mugatu gabe, CIANOPLANek ez du promesik edo bermerik batere ematen, erabiltzaileak hirugarren pertsona bati bidaltzea eskatutako informazioei dagokienez (horren barruan kreditu txartelen gaineko informazioak eta gainerako informazio pertsonalak sartuz); horrenbestez, erabiltzaileek uko egiten diote gai hauek direla-eta CIANOPLANen kontrako asmo guztiei.
Ordainketa tasei lotutako zerbitzu edo sarbideen kasuan izan ezik, erabiltzaileak edozein unetan ezezta ditzake web gune honetako zerbitzuen eta gainerako edukien erabilerarako dituen eskubide bereziak; horretarako, hemendik jaitsitako web gunearen edukia ezabatu behar izango du, bai eta beste edonon instalaturiko edo bildutako kopia guztiak ere. Erabiltzaileak web gune hau eta gainerako edukia erabiltzeko duen eskubidea berehalakoan etengo da CIANOPLANen erabakiz, abisuarekin edo abisurik gabe, baldin eta erabiltzaileak baldintza hauetan ezarritako edozein xedapen betetzen ez badu.
Web gune honetarako edo zerbitzu baterako sarbidea erabiltzaileak egin beharreko ordainketa tasa bati edo beste era bateko tasa bati lotuta badaude, horrek CIANOPLANi idatziz jakinarazi behar izango dio (edo beren beregi onetsitako moduan) harpidetza hori ezeztatzeko asmoa. Erabiltzailearen edo beharrezko epearen ezeztapen eskubidearen gainean beren beregi ezarritako xedapenen kasuan izan ezik, erabiltzaileak abonamendu zerbitzu bat ezezta dezake CIANOPLANi gutxien-gutxienez hilabete lehenago jakinaraziz.
CIANOPLANek erabiltzaileak web gune honetara sartzeko bidea edo harpidetza ezezta dezake, baldin eta 3 hilabetetik gorako epean (edo CIANOPLANek zehazturiko beste epe batean) erabiltzailearen kontu edo helbidera sarbiderik izan ez bada edo erabiltzailea epe horretan barrena inskribatu ez bada.
CIANOPLANek erabiltzaileak web gune honetara edota bere kontura sartzeko duen bidea ezeztatzeko eskubideari eusten dio; edozein unetan egin ahal izango du eta ez du arrazoirik justifikatu behar izango (hori guztiori ez da oztopo izango erabiltzaileak sarbidearengatik aldez aurretik ordaindutako zenbatekoak itzultzeko). Baldintza hauei jarraiturik, CIANOPLANek ahaleginak egingo ditu, ekonomikoki arrazoizkoa den moduan, erabiltzaileei ezeztapenari buruzko abisu bat igortzeko, betiere harremanetarako ezaguna den azken e-posta edo helbidera.
Ezeztapen baten ostean, erabiltzaileak bere esku dauden web guneko eduki guztien kopiak erabiltzeari utzi eta ezabatu behar ditu, eta CIANOPLANek erabiltzaile horren edukia kendu edo ezabatu ahal izango du. Ezeztapen baten ostean CIANOPLANek edozein arrazoirengatik erabiltzaile edukia ezabatzeko edo sarbidea ukatzeko duen eskubide orokorra mugatu gabe, CIANOPLAN ez dago behartuta erabiltzaile edukiari eustera edo pertsona horri nahiz hirugarren pertsona bati mezuak bidaltzera.
Baldintza edo betekizun hauetan azalduriko ezarpenetariko batzuk ezin badira eskatu, ezarpen eskaezin hori baliozko ezarpen baten ordez aldatuko da; azken hori izango da jatorrizko ezarpenaren helburu eta xedera gehien hurbiltzen dena. Horrek ez dio gainerako ezarpenen baliozkotasun edo eskakortasunari eragingo.
Baldintza hauetan ezarritako erantzukizun salbuespenei eta mugei kalterik egin gabe, pertsona bakar batek ere ezin izango du CIANOPLANen eta CIANOPLANi elkarturiko enpresa baten kontrako auzirik edo demandarik jarri, web gune hau dela eta, betiere auzi edo demanda hori eragin duen arrazoia lehenengo aldiz sortu denetik urtebeteko epea (1) igaro ez bada eta CIANOPLANi idatziz jakinarazi bazaio.
CIANOPLANeko laguntzaile eta ordezkariek ezin dituzte betekizun edo baldintza hauek aldatu. Salmentako edo bezeroen arretarako ordezkariek CIANOPLANen izenean egindako adierazpenak ezin dira hartu baldintza hauen aldarazpentzat edo web gune honi nahiz produktuen, zerbitzuen eta gainerako edukien kalitateari buruzko adierazpen baimendu eta nahitaezkotzat.
Web gune honetako bezeroentzako help-line izeneko deiak grabatuak izan daitezke prestakuntza xedeetarako eta kalitatea kontrolatzeko.
Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Onartu