Hemen zaude: Cianoplan / Enpresa
CIANOPLANek lehentasunezkotzat jotzen du bere bezeroen pribatutasuna babestea. Bezeroek emandako informazioari dagokionez, adierazpen honek CIANOPLANeko jardunaren berri ematen du; horren barruan, bada, zehaztuta dago zeintzuk diren jaso eta bil daitezkeen datuak, zelan erabiltzen diren eta norekin partekatzen diren datu horiek. Halaber, bezeroak gurekin harremanetan jartzeko azalpenak ematen dira, betiere datu pertsonalen gaineko galderarik edo kezkarik egonez gero.
Bezeroek emandako datuak zelan erabiltzen ditugun hobeto jakiteko, ondorengo jarraibideak zehaztu dira.
Klikatu izenburuaren gainean atal horretan sartu ahal izateko.
Orokorrean CIANOPLANek Interneten dituen web guneak bisita daitezke identifikatu eta datu pertsonalik eman gabe. Hainbatetan, ostera, ikus daiteke CIANOPLANek ezin duela produkturik saldu edo zerbitzu zehatz batzuk eman, baldin eta datuak sartzeko ataletan eta web guneko beste orrialde batzuetan zehazten diren gutxieneko datuak sartzen ez badira.
Datu pertsonalak? esamoldeak esan nahi du pertsona bat identifikatzea ahalbideratzen duten datuak jasotzen direla. Datu horien barruan izena, adina, telefonoa, posta elektroniko helbidea eta posta helbidea sartzen dira (Datu Pertsonalak?).
CIANOPLANek datu pertsonalak jaso, bildu eta erabiltzen ditu ondorengo helburuetarako:
CIANOPLANek bezeroei buruzko datuak jasotzen ditu hainbat bide erabiliz. Adibidez, harremanetan jartzeko informazioa eska daiteke CIANOPLAN bezeroekin komunikatzen denean, zerbitzu bat eskatzen duenean edo proiektu baten dokumentaziorako eskaera bat dagoenean.
Ikus dezagun jarraian, ohiko adibideen bitartez, CIANOPLANek zelan jaso ohi dituen datuak pertsonalak:
On-line jasotako datuak uztar daitezke bezeroak CAINOPLANi beste une batzuetan emandako datuekin, esate baterako gure zentro telefonikoetara deitzean edo jendaurreko ekitaldietan, hala nola erakusketetan edo azoketan. CIANOPLANi kasu horietan emandako datu pertsonalak aldez aurretiko datuei erantsizko zaizkie; gauak horrela, bezeroen datuak kudeatzeko sistemak sinplifikatzen ditugu.
Jasotako datu pertsonalak hainbat datu basetan bildu eta metatu ahal izango dira. CIANOPLANek kontuan hartuko ditu bezeroek euren datuak modu koherentean tramitatzeko denbora tartean adierazitako lehentasunak. Edozein arrazoi dela eta, okerreko datuak jasotzen badira, CIANOPLANen Bezeroei Laguntzeko Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera dago, akats edo hutsune hori zuzentzeko.
CIANOPLANek ez die datu pertsonalen berri emango CIANOPLAN taldeko enpresak ez direnei, horretarako bezeroaren onespena ez badauka; hala ere, ondorengo salbuespenak aipatu behar dira: azpikontrataturiko hirugarrenei datu pertsonalen berri eman ahal izango zaie, bezeroek esku hartzen duten kontratuak betetzeko edo 4. atalean aipatzen diren helburuak lortzeko; izan ere, horietan CIANOPLANek beste enpresa batzuk erabil ditzake beraren izenean jardun dezaten, esate baterako eskatutakoak bidaltzea, paketeak eramatea, posta eta posta elektronikoa bidaltzea, produktuak merkaturatzeko zereginak eta bezeroei zerbitzuak eskaintzea. Enpresa horiek beharrezko datu pertsonaletarako sarbidea izango dute, zeregin horiek bete ahal izateko, baina ezin izango dituzte beste xede batzuetarako erabili. Edozein kasutan ere, aplikatzekoa den legearen arabera erabili behar dituzte datuak.
Hirugarrenei datu pertsonalen berri eman ahal izango zaie CIANOPLANek konplitu beharreko legezko betebeharrak ahalbideratzeko. Hirugarrenei datu pertsonalen berri ematen bazaie CIANOPLANen izenean edo aginduetara zerbitzuak eskaintzea ahalbideratzeko, CIANOPLANek berak beharrezko neurriak hartuko ditu hirugarren horiek gure pribatutasun politika bete dezan; horrenbestez, datu pertsonalak jasotzen dituzten horiek ondorengoak bete behar izango dituzte:
Datu anonimo eta orokorrak (horien artean estatistika orokorrak sarturik), erabilera, tratamendu, eskualdaketa edo bestelako eragiketen murrizketatik kanpo geratzen dira, horietatik ezin baita identitate edo nortasunik atera.
CIANOPLANek bere datu pertsonalak babesteko asmoa du eta horien kalitateari eutsi nahi die. CIANOPLANek beharrezko ahaleginak egingo ditu datu pertsonalen segurtasunari eusteko neurri tekniko nahiz antolakuntzakoak ezar daitezen eta baimenduta ez dauden sarbide, erabilera edo aldaketetatik nahiz ez-legezko ezabaketatik babestuak izan daitezen. Neurri horien barruan ?Secure Sockets Layer? (SSL) sistemaren bitartezko kodifikazioa sartzen da datu sentsibleak jaso eta bidaltzeko, esate baterako kreditu txartelen xehetasunak. SSL kodifikazioa diseinaturik dago datuak irakurtezin bihurtzeko gu ez garen beste guztien kasuan.
Zelan babesten ditugu bezeroen datuak:
Interneteko jardun orokor modura, gomendatzen da garrantzirik gabeko izen edo pasahitzak ez erabiltzeko. Pasahitzek letra eta zenbakien nahasketa bat izan behar dute, segurtasunez gorde behar dira eta aldiro-aldiro aldatu.
CIANOPLANeko hainbat web gunek langintza honetan oso ohikoa izaten den teknologia erabiltzen dute, cookie-en teknologia, hain zuzen ere. Datu multzo txikiak dira, disko gogorraren drive-n kokatzen direnak web gune batera edo horren zati batera sartzean. Cookie-ek CIANOPLANi laguntzen diote jakiten zeintzuk diren web guneetako lekurik ezagunenak, nora joaten diren bisitariak eta bertan zenbat debora egiten duten.
CIANOPLANek cookie-ak erabiltzen ditu trafikoaren patroiak aztertzeko, web gunearen errendimenduaren berri izateko, erabiltzailearen esperientziaren arabera pertsonalizatzeko eta beraren interesen eta lehentasunen arabera egokitzeko. Adibidez, CIANOPLANek domeinuen jarraipena egiten du, betiere pertsonek zein tokitatik bisitatzen dituzten CIANOPLANeko web guneak jakiteko; era berean, erabiltzaileek web guneetan duten jarduera ere neurtzen da. Nolanahi ere, jarraipen lan hauek egitean, datuek identifikaezin segitzeko ahaleginak egiten dira.
Cookie-ak be bezeroen ordenagailua identifikatzeko balio dute web gune bat bisitatzen duten hurrengoan. Denbora aurrez daiteke (adibidez, berriro ere inskribatzeko beharrik ez dagoela bermatuz) edo Interneteko konfigurazioa pertsonalizatzeko laguntza eman.
Cookie-ak onartu nahi izan ezean, bezeroek euren bilatzailearen egilearen jarraibideak segituz desaktibatu ahal izango dute. Horretarako, bada, bilatzailearen edo laguntza pantailaren jarraibideak hartu behar dira kontuan, funtzio horien gainean gehiago jakiteko. Adibidez, Internet Explorer programan Tresnak/Interneteko Aukerak/Segurtasun eta Pribatutasun Irtenguneak izeneko ataletara joateko aukera dago bilatzailea bezeroen helburuen arabera egokitzeko.
Bezeroek euren datu pertsonaletara sartzeko eta horien gaineko akatsak zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea dute, bai eta horien tratamendua ezeztatzekoa ere.
Bezeroek CIANOPLANeko datu basean bildutako euren datu pertsonalak ikusi, zuzendu, aldatu edo ezeztatu nahi badituzte, CIANOPLANekin posta elektronikoz, faxez, telefonoz edo gutunez harremanetan jarri behar dute azken atalean zehaztutako helbidean.
Pribatutasuna babesteko arrazoiak direla eta, bezeroei euren identitatearen frogaren bat ematea eskatuko zaie.
Hala eskatuz gero, datu pertsonalen tratamenduari buruzko azalpena eman ahal izango da; era berean, informazio, aldaketa edo ezabaketa eskabideei erantzuteko, bezero guztiek beharrezko jakinarazpena jaso dutelako baieztapena lortu ahal izango da. CIANOPLANek eskabide horiek betetzeko ahaleginak egingo ditu.
E-posta bitartezko zerrenda bateko inskripzioan baxa hartu nahi izanez gero, baxa hartzeko loturari segitu eta normalean e-postaren oinean azaltzen diren jarraibideak kontuan hartu behar izango dira. CIANOPLANekin hartu-emanetan jartzeko edo erosteko helbide bat baino gehiago erabiliz gero, baxa hartu behar izango da erabiltzen den posta elektronikoko kontu bakoitzean.
CIANOPLANeko web gune batzuek CIANOPLANek kudeatzen ez dituen beste leku batzuetara abiatzeko loturak eduki ahal izango dituzte. CIANOPLANek ez ditu bere datu pertsonalak leku horiekin partekatzen. CIANOPLANek ahaleginak egiten ditu loturak pribatutasuna CIANOPLANek beste errespetatzen duten lekuekin soil-soilik egiteko; edozein kasutan ere, CIANOPLAN ez da gainerako lekuetan erabiltzen diren segurtasun, eduki eta pribatutasunaren erantzulea eta ez dauka inolako erantzukizunik bezeroek beste toki horietan egiten duten erabileragatik edo topatzen duten edukiagatik.
CIANOPLANek ez du eskatzen eta ez du jasotzen 14 urtera bitarteko haurren datu pertsonalik, baldin eta gurasoen edo tutorearen baimena ez badauka eta CIANOPLANek nahita ez ditu haurrentzat merkaturatzen bere produktuak edo zerbitzuak. CIANOPLANek jakingo balu datu pertsonalak CIANOPLANeko web guneen bitartez ematen dituen pertsona 14 urtetik beherakoa dela, artxiboetatik datu pertsonal horiek ahalik eta arinen ezabatzeko ahaleginak egingo lituzke. CIANOPLANek, era berean, bermatuko du datu pertsonal horiek ezertarako ere ez erabiltzea eta hirugarrenei horien berri ez ematea. CIANOPLANek haurren gaineko datu pertsonalik jasotzen ez dituenez gero eta nahi izan gabe bildutako datu guztiak ezabatzen dituenez gero, CIANOPLANek ez dauka umeei buruz berrikusi edo ezaba litekeen daturik. Gurasoek euren seme-alaben datuak ezabatzea eskatzen badute CIANOPLANek datu horiek atzeman eta ezabatu baino lehenago, CIANOPLANek gurasoen eskaera beteko dute.
CIANOPLANeko pribatutasun politika Europako Zuzeneko Marketingeko Federazioarekin (FEDMA) elkarlanean ezarri da. FEDMA izan da datuak babesteko europar agintariekin negoziazio bitartez kode bat garatzeko lana egin duen lehenengo erakundea (29. artikuluaren menpeko lan taldea); gauzak horrela, Europako Batasuneko Batzordeak lan hori aintzatetsi du.
Laguntza gehiago edo iruzkinen bat helarazi nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin.
Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Onartu