Hemen zaude: Cianoplan / Enpresa
Lehengai nagusi gisa papera erabiltzen duen enpresa bat gara, eta, beraz, basoen kudeaketa arduratsua sustatu nahi dugu, egungo eta etorkizuneko belaunaldien behar sozialak, ekonomikoak, ekologikoak, kulturalak eta espiritualak asetzeko.
CIANOPLAN enpresak dokumentu honen bidez adierazi nahi du FSC ziurtagiriarekin duen konpromisoa, eta zaintza-katearen sistema hori ezartzeko eta mantentzeko beharrezko baliabide guztiak jarriko dituela eta eskatutako baldintza guztiak betetzen direla ziurtatuko duela.
CIANOPLAN enpresak konpromisoa hartzen du bere ekoizpen-prozesuan erabiltzen den papera eta kartoia fabrikatzeko erabiltzen den zuraren jatorria kontrolatzeko; iturri hauetatik eratorritako materialez egindakoak kanpoan uzteko:
· Eskubide zibilak eta tradizionalak urratzen diren baso-eremuak.
· Lanean oinarrizko eskubideak, printzipioak eta arauak betetzen ez diren baso-eremuak (LANEren 1998ko Adierazpenaren arabera).
· Kontserbazio-balore altuak arriskuan dauden baso-eremuak.
· Genetikoki aldatutako zuhaitzak sartu diren baso-eremuak.
· Mozketa ilegala egiten den baso-eremuak.
· Landaketa edo basogintzakoak ez diren beste erabilera batzuk bihurtu diren baso naturalak.
CIANOPLAN enpresak hau ziurtatzen du:
· Ez die eragozten langileei askatasunez elkartzea, beren ordezkariak aukeratzea, ezta enpresarekin kolektiboki negoziatzea ere.
· Bere instalazioetan ez dira gatibu-lanak egiten.
· Ez du kontratatzen Espainian legez ezarrita dagoen gutxieneko adina betetzen ez duen langilerik.
· Ez du eragozten langileen tratu- eta aukera-berdintasuna.
· Lan baldintzek ez dituzte arriskuan jartzen haren langileen osasuna eta segurtasuna.
Gure jardueraren garapenean ingurumenaren babesa faktore garrantzitsu bat da, eta hortaz, CIANOPLAN enpresak bere langileak horretaz sentsibilizatu eta prestatuko ditu. Gure langileek zaintza-kate sisteman aktiboki parte-hartzea sustatuko da, eta hortaz, baloratuko dira eta arreta berezia jarriko zaie horren harira eurek egindako iradokizunei.
CIANOPLAN enpresaren zuzendaritzak modu aktiboan lagundu nahi du, ziurtatzeko munduko basoak era arduratsuan kudeatuko direla eta haien funtzio ugariak egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat babestuta egongo direla.
Getxon, 2022ko martxoaren 18an
Aitor Olaso López
2006ko uztailean, Juan de Ajuriagerra kaleko 35. zenbakian dugun lokalak (Museo Plazakoak) Ekoscan ziurtagiria jaso zuen. Ihobek (Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak) sustatzen duen ziurtagiria da. Horren bidez, ingurumenaren arloko kudeaketa hobetzeko konpromisoa ziurtatzen da, eta bai ingurumenaren alorrean aplika daitekeen legeriari egokitzeko konpromisoa ere.
Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Onartu