1951 tik inprimatu baino ez dugu egin. Teknologia berrien eskutik eboluzionatu dugu, eta gaur egun inprimaketa zerbitzu osoa eskaintzeko moduan gaude, zure beharrizan grafiko guztiak bateratzeko gauza izango dena.
Teknologikoki hazi ez ezik, jakin badakigu lana entregatzeko epeek berebeziko garrantzia dutela hautatzen gaituzten enpresentzat. Horregatik, produkzioaren urratsak errazten dituzten lan-prozesuak ezarri ditugu, zerbitzu azkarra eta kalitatezkoa eskaini ahal izateko.
Zure proiektuen euskarria izatera iristea espero dugu.
zerbitzuak
Zerbitzu guztiak ikusiFormatu handiko inpresio digitala. Produktu eta irtenbide ezberdinen eskaintza zabala, fitxategien prestakuntzan, ekoizpenean, muntaian eta instalazioan. Kanpoaldeak zein barnealdeak exijitzen dituzten berezitasunak kontuan harturik: tinta eta euskarri bereziak erabiliz, ura eta eguzkiaren kalteak ekiditeko. Inprimaketa zuzena material bigun zein gogorren gainean.
Dokumentuak zaintzeko diseinatutako prozesua (pergaminoak, inkunableak, artxibategi historikoak, planoak, argazkiak, diapositibak, kartelak, kartografia, espedienteak... Eskaneatze eta indexatzea. Jatorrizkoak bildu eta emateko zerbitzu propioa.
Laser bidezko inprimatze digitala kantitate txikiak inprimatzeko eta offset inprimatze digitala, kantitate haundiagoak inprimatzeko. Bi sistema hauek elkarrekin erabil daitezke ere Zuzeneko Marketing kanpainetarako, datu aldakorra erabiliz komunikazioa pertsonalizatu ahal izateko.
Agirien inprimaketa eta erreprodukzioa, argitalpen txikiak, liburuxkak... Planoen erreprodukzioa, eskaneatzea, bektorizazioa eta tolesketa. Tamaina bereziko karpetak nortasun irudiarekin.
Full-service printing capability from brochures to displays and large format printing
hau ere interesatuko zaizu
Modu zehatz, labur eta ikusgarrian komunikatzeko tresna egokia. Mapa edo gida turistikoa izan daiteke, jaialdi baten programa, enpresa edo produktu baten aurkezpena...
Erakusleihoa publikoaren eta establezimendu baten arteko komunikabide garrantzitsuenetariko bat da, eguneko 24 ordutan zabalik dagoena. Hori dela eta, erakargarria izan behar da eta mezu zuzenak eta zehatzak hedatu behar ditu, publikoari establezimendura sartzeko gogoa sortarazteko.
Itsasteko aukera oso kreatiboak eskaintzen dituen material malgua. Iraupen luzekoa. Kolore leun zein zehargarritsu ugari.
Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Onartu